Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ripstein, Arturo

Mexikoko zinemagilea (Mexiko, 1943). Aita zinema ekoizlea zuen. Lehen film luzea, Tiempo de morir (1966, Hiltzeko garaia), García Márquez-ek eta Carlos Fuentes-ek idatzitako western bitxi bat izan zen. Film independienteak, produkzio handiko filmak eta eleberrien egokitzapenak egin zituen. Bizirik irauteko zailtasuna eta baztertuen aldeko atxikimendua adierazten ditu bere filmetan. El lugar sin límites (1977, Mugarik gabeko lekua) eta El imperio de la fortuna (1985, Fortunaren inperioa) ditu film bikainenak. Beste film batzuk: Foxtrot (1975), La viuda negra (1977, Alargun beltza), Principio y fin (1993, Hasiera eta amaiera).