Ribinsk
edo Rybinsk. (Shcherbakov, 1946-1957 bitartean, eta Andropov, 1984-1990 bitartean). Errusiako Errepublikako erdialdeko hiria Europan, Iaroslavl-eko oblast edo lurraldean, Volga ibaiaren ertzean. 252.000 biztanle. Metalgintza eta industria elektrikoa. Zentral hidroelektriko handi bat eraiki zen hiriaren inguruan, Volga ibaian, 1941. urtean (Rybinskoie Vodokhranilische. 4,580 km2 hartzen ditu urtegi artifizialak). v Historia. Rybnaya izena zuen XII. mendean; 1777an Ribinsk bihurtu zen. 1810. urtetik aurrera, Volga ibaia eta Itsaso Baltikoa lotzen dituen Mariinsk Ubidea zabaldu ondoren, izugarri bizkortu zen ibai-portuaren sartu-irtena, eta hiri garrantzitsua izan da XX. mendean. 1946an A. S. Scherbakov Stalin-en laguntzailearen izena eman zioten, 1957 arte, eta 1984an Andropov izena eman zioten, Yuri Andropov lehendakari hil berriaren omenez.