Reynolds, Osborne
Britainiar ingeniaria (Belfast, 1842 -Watchet, Somerset, 1912). Hasieran lantegi mekaniko batean lan egin zuen, eta ondoren Cambridge-en egin zituen ikasketak. 1868an Manchester-ko unibertsitatean irakasle izendatu zuten, ingeniariak prestatzeko sortu berria zen katedra baten arduradun. Lanpostu horretan 1905 arte egon zen. Lan gehienak hidrodinamikari buruz egin zituen: isurkari eta jariakari likatsuen jokaera aztertu zuen eta helize bidezko propultsioa aztertzeko esperientzia ugari egin zituen. Alor horretan egin zituen esperientzien ondorio gisa, jariakarien mekanikan garrantzia handia duen Reynolds-en zenbakia izeneko koefizientea edo erlazioa frogatu zuen. Turbinetan eta balazta hidraulikoetan hobekuntzak egin zituen, labainkortasunari buruz teoria bat proposatu zuen eta hedakuntza anizkuna duten makinei buruzko diagramak ezarri zituen. v Reynolds-en zenbakia.
formula bidez definitzen den dimentsiorik gabeko magnitudea; v jariakariaren lastertasuna da, r dentsitatea, h likatasuna, eta d jariakaria higitzen ari den hodiaren diametroa. Isurkari batean balio hori 2.400 ingurukoa denean, laminarra izatetik zurrunbilatsu izatera igarotzen da isurkariaren higitzeko era.