Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Reynaud, Paul

Frantses politikaria (Barcelonnette, 1878 - Paris, 1966). Jakituna zen ekonomia arloan eta Finantzako ministro (1930), Kolonietakoa (1931-1932) eta Justiziakoa (1932) izan zen. Finantzako ministroa izan zen berriro ere Edouard Daladier-en gobernuan (1938-1940). Gerrarako aurrekontua prestatu zuen. Alemaniarrek atxilotu zuten eta gerra amaitutakoan diputatu (1946), Finantzako ministro (1948) eta lehendakariorde (1954) izan zen. De Gaulle aginpidera itzultzearen aldeko agertu zen 1958an, eta V. Errepublikako konstituzioa idazteko lanetan parte hartu zuen.