Reymont, Wladislaw Stanislaw
Poloniar idazlea eta eleberrigilea (Kobiele Wielkie, Radom-etik hurbil, 1867 - Varsovia, 1925). Eraikuntzako langilea, jostuna eta antzezlea izan zen idazten hasi aurretik. Jasna Gora-rako erromesaldia, egunkari baterako egin zuen artikulu bati esker egin zen ezagun. Ondoren Komediantka (1896, Komedia egilea), Spotkanie (1897, Topaketa) eta Ziemia obiecana (1899, Agindutako lurraldea) kontakizun liburuak idatzi zituen. Gizarte industrialaren sorreraren zailtasunak aztertu zituen obra horietan. Chlopi (1904-1909, lau liburuki; Nekazariak) obra handia izan zen idazlearen maisu-lana eta horri esker 1924an Literaturako Nobel saria jaso zuen. Harenak dira, halaber, Ameslaria (1911), Wampir (1911, Banpiroa), Rok 1794 (1913-1918, hiru liburuki; 1794. urtea) eta Frontearen gibelean (1919) kontakizun liburuak.