Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Reykjavik

Islandiako hiriburua eta portua, uhartearen hego-ekialdeko kostaldean, Seltjarnar penintsularen iparraldean, Faxa-ko badiaren ertzean. 91.394 biztanle. Hiritik hurbil dago nazioarteko aireportua. 1911. urtean sortutako unibertsitatea. Islandiako portu eta merkataritzagune nagusia da, eta industria (janari industria, ontziolak, metalurgia, ehungintza, makineria) da ekonomia jarduera nagusia. v Historia. 875. urtean sortu zuen hiria Ingolfur Arnarson bikingoak. Arrantzaz bizi zen herri txikia izan zen XX. mendea arte, eta 2.600 biztanle baizik ez zituen 1880. urtean. 1918. urtean egin zuten Islandiako hiriburu.