Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rey, Thierry

Frantses judoka (Lagny-sur-Marne, 1959). Frantziako judoko kirolari nagusietako bat da. 1979an, hogei urte zituela, munduko txapeldun izan zen 60 kg-tik beherako sailean. 1980an, Moskuko Olinpiar Jokoetan sail horretako bereko titulua lortu zuen José Rodríguez kubatarraren kontra borrokan. Hurrengo sailean (65 kg-tik beherakoa) Europako txapeldun izan zen 1983an. Horrez gainera, Frantziako sei titulu lortu zituen. Thierry Reyk kirol kazetari gisa lan egiten du, eta PSG-Judo klubeko presidente da. Kirolari lanaz gainera, hainbat paper egin ditu zineman eta telebistako saioetan.