Renault, Louis
Frantses industrialaria (Paris, 1877 - Paris, 1944). Lehen automobila egin ondoren, Renault Frères automobil lantegia sortu zuen Billancourt-en bere anaia Marcel-ekin eta Fernand-ekin (1899). Lasterketetan jarduteko autoak egiten zituzten, baina Lehen Mundu Gerra garaian tanke arinak eta hegazkin motorrak egiten hasi ziren eta, horrela Billancourt-eko lantegia Frantziako automobilgintzako nagusietako bat izan zen.