Renaudot, Theophraste
Frantses kazetaria eta osagilea (Loudun, 1586 - Paris, 1653). Luis XIII.aren osagilea eta idazkaria izan zen. Frantziako erresumako behartsuen komisario nagusia zen; geroago La Gazette de France egunkaria sortu zuen (1631). Frantziako kazetaritzaren aitzindaritzat hartua da Renaudot.