Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rea

edo Rhea. Mit. Greziako mitologiako pertsonaia, Uranoren eta Gea-ren alaba eta Kronos-en emaztea. Kronosek jan egiten zituen Rearengandik zituen seme-alabak eta Rea Zeusez erditu zenean Kretara ihes egin zuen Gearen laguntzaz; era horretan semearen bizitza salbatu zuen, Kreusek, Zeus zelakoan, pixoihalez inguratutako harri bat irentsi baitzuen. Amaltea ahuntzaren babesean utzi zuen Reak Zeus, eta ahuntzak hazi zituen.