Ranke, Leopold von
Alemaniar historialaria (Wiehe, Saxonia, 1795 - Berlin, 1886). Teologiako eta filosofiako ikasketak egin ondoren, historiaren inguruan aritu zen lanean. Bere lanak objektibotasunean eta positibismoan oinarritu zituen, eta garrantzi handia izan du historiografia modernoan berak sortutako historia irakasteko sistemak. Eragin handia izan zuten Rankerengan Barthol Georg Niebuhr, Walter Scott, Johann Gottfried, Friedrich Schelling eta beste zenbait filosofo eta historialariek. Berlingo unibertsitateko historiako irakaslea eta katedraduna izan zen 1825-1871 urteetan. Obra nagusiak: Geschichte der romanischen und germanischen Völker von 1494 bis 1514 (1824, Herri germaniar eta erromatarren historia 1494-1514 urteetan), Weltgeschichte (1881-1888, Historia unibertsala; amaitu gabea).