Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

raga

iz. Mus. Indiako eta Pakistango musikan, poesia gai batean oinarritutako doinu modua, bat-batean jardunez jotzen dena gehienetan, nota multzo jakin bat eta erritmo eredu jakin bat erabiliaz. Ragak ordu jakinetan jotzen dira, aldarte desberdinak adieraziz, eta raga bakoitzari egoki zaizkion musika tresnez. Mendebaleko entzuleak modu minorraren eta maiorraren arteko berezitasunak antzeman ditzake ragetan.