Rŕfols Casamada, Albert
Kataluniar pintorea eta poeta (Bartzelona, 1923). Arkitekturako ikasketak utzi eta pinturari ekin zion. Kubismo ondorengo moldeetatik abstrakziorantz jo zuen. 1982an Bartzelonako udaletxeko sarrerako aretoko sabaia pintatu zuen. Poesiagintzari dagokionez, aipagarriak dira Notes nocturnes (1975, Gaueko notak), Signe d’aire (1976, Airezko zeinua), Territori du temps (1979, Denboraren lurraldea), Paranys i raons per atrapar instants (1981, Uneak jasotzeko arrazoiak eta trikimailuak) eta Episodi (1981, Pasartea) poesia bildumak. Ampit aldizkariaren sortzaileetariko bat izan zen. Pinturako sari nazionala lortu zuen 1980an.