Rafsanjani, Hashemi
Irango erlijio gizona eta politikaria (Rafsanjan, Kirman, 1934). Qom hiri santuko eskola musulmanetan egin zituen ikasketak eta Khomeiniren ikasle izan zen 1950etik aurrera. Khomeiniren ordezkaria izan zen Iranen hura erbesteean bizi izan zen bitartean (1964) eta ayatollah izendatu zuen bere burua. Shah-ren aurkako iraultzaren ondoren Iraultzako kontseiluko kide izan zen (1979) eta Islam Alderdi Errepublikarraren sortzaileetako bat izan zen. Irango legebiltzarreko lehendakari izan zen 1980-1989 urteetan, gudarosteko buruzagi nagusi 1988-1989 bitartean eta konstituzioa berrikusteko batzordeko lehendakariorde (1989). Khomeini hil zenean errepublikako lehendakari hautatu zuten. Kanpo politikan Khomeinirena baino politika neurtuagoa bideratu zuen Rafsanjanik, eta ez zen sartu Pertsiako golkoko gerran (1990-1991).