Txekiar fisiologoa (Libochovice, Bohemia, 1787 - Praga, 1869). Alemaniako lehen institutu fisiologikoaren zuzendaria izan zen Breslauko hirian, eta, gero, irakaslea izan zen Pragan. Lan garrantzitsuak egin zituen begiaren fisiologiaren eta nerbio sistemaren inguruan.