Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

purina

iz. Biokim. Base nitrogenoduna, pirimidina eta imidazolezko bi eraztunez osatua (C5N4H4). Kristal koloregabe gisa agertzen da; urtze puntua 217 °C-takoa du eta uretan, alkoholetan eta toluenotan ur daiteke. Base eta azido ezaugarriak ditu: anfoteroa da. Purinatik eratorritakoak dira azido urikoa, xantina, kafeina eta guanina. Izadian, badira purinaren eratorriak —animalien hondakinetan, adibidez—, baina ez, ordea, purina bera. Sintesi organikoetan eta ikerketa biokimikoan erabiltzen da.