purpurina
iz. Kim. 1,2,4-trihidroxiantrakinona [C14H5O2(OH)3]. Orratz gorrixketan azaltzen da, bere urtze puntua 256 °C-takoa da eta ur berotan urtzen da; alkohol eta eterretan ere urtzen da. Robiquet-ek eta Colin-ek aurkitu zuten 1826an purpurina. Errubian aurkitzen da glukosido egoeran; laborategian sintetiza daiteke, alizarina oxidatuz. Kotoiaren kolore emaile gisa, mikroskopiorako prestakuntzak koloreztatzeko, boroaren erreaktibo gisa eta kolore emaile azidoak eta kromozkoak egiteko erabiltzen da, besteak beste.