Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Provins

Frantziako ipar-erdialdeko suprefetura hiria, Seine-et-Marneko departamenduan, Voulzie ibaiaren ertzean. 13.100 biztanle. Nekazaritza eta turismoa dira ekonomia jarduera nagusiak. 80.000 biztanle inguru zituen XIII. mendean eta garai hartako monumentu ugari dira hirian. Aipagarriak dira, besteak beste, hiribildua eta hiri berria bereizten dituzten harresiak (XII. eta XIII. m.), Zesarren dorrea (XII. m., 44 metro luze), Saint Quiriace eliza (XII-XIII. m.), arkeologia museoa eta XIII. mendeko monasterioa.