Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

prozelariforme

iz. eta izond. Zool. Izen bereko ordenako hegazti igeri oindunez esaten da. Mokoa zati askoz dute osatua; gako forma du muturrean eta bi zulo ditu mokoaren gainaldean. Hanka motzak dituzte, eta oinetan hiruzpalau behatz, mintz batez elkartuak. Gorputz sendoa dute, hego luze estuak eta luma ugari. Lurreko zuloguneetan egiten dute habia. Diomedeido, prozelarido, hidrobatido eta pelekanidido familietan banatzen dira. Ordena horretakoak dira albatrosa eta ekaitz-txoria.