Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Prichard, Katherine Susannah

Australiar idazlea (Levuka, Fidji, 1884 - Greenemount, 1969). Melbournen eta Londresen izan zen kazetari eta han idatzi zuen lehen eleberria, The Pioneers (1919, Aitzindariak), 1926. urtean zinemara eraman zena. 1919. urtean itzuli zen Australiara eta sortu berri zen alderdi komunistako kide egin zen. Poesia, antzerkia eta kontakizunak idatzi zituen. Obra nagusiak: Coonardoo (1929), The Roaring Nineties (1946), Golden Mines (1948, Urrezko meak) eta Winged Seeds (1950, Bihi hegaldunak).