Price, Vincent
Estatu Batuetako zinema antzezlea (St. Louis, Missouri, 1911 - Los Angeles, 1993). Dotorezia handiko gizona zen, eta “gaizto” adimentsuen paperetan espezializatu zen: Laura (1944), Dragoiaren gaztelua (1946). Fantasia eta beldurrezko filmek eman zioten ospe handiena; hala, R. Corman zuzendariarekin batera, E.A. Poeren izu-kontakizunetan oinarrituriko film asko egin zituen: Usher etxearen erorketa, Putzua eta pendulua, Belea, Ligeiaren hilobia, eta abar.