podzol
iz. Geol. Klima heze hotzetan eta epeletan eratzen den lur mota berezia. Errusierazko hitza da jatorriz eta “hautsezko lurra” esan nahi du. Lixibiazioa da prozesu nagusia lur mota horretan; hau da, urak buztina eta mineralak hartzen ditu lurrazalean eta lurpean iraztean azpiko geruzetara garraiatzen ditu. Hori dela eta, gai organikoa oso poliki desegiten da eta lurra azidotu egiten da. Podzol lurretan koniferoak eta txilarrak hazten dira, batez ere. Lur mota hori da ugariena iparreko herrialdeetan (Errusian, Eskandinavian eta Kanadan, besteak beste).