Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

podokarpazeo

izond. Bot. Koniferoen ordenako izen bereko familiako landareez esaten da. 125 bat zuhaitz eta zuhaixka mota hosto iraunkorreko biltzen dira podokarpazeoen baitan. Horietatik 100 bat mota Podocarpus generokoak dira. Podokarpazeoak hego hemisferioko lurraldeetan hazten dira, Ameriketakoetan, Afrikakoetan eta Australiakoetan batez ere. Ezkata edo orratz egiturako hostoak, bi polen-zorroko lorezilak eta drupa egiturako haziak dituzte. Mota batzuk landare apaingarri gisa erabiltzen dira.