Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

poema

iz. Olerkia, olerti lana.  v Poema sinfonikoa. Mus. Orkestrarako lan mota, lehenengoz Liszt-ek erabili zuena XIX. mendearen erdialdean. Mugimendu bakarrekoa da, eta pinturan, literaturan, mitologian edo ametsezko iturrietan oinarritzen da. Aipagarriak dira Liszten Ce qu’on entend sur la montagne (1848, Victor Hugoren poema baten inguruan); Tasso (1849-1851, Byronen lanean oinarritua), eta Les préludes (1848-1854, Lamartinerengan oinarritua). Liszten ondoren, arrakasta berezia izan zuten herriaren bizimodu eta ikuspegietan oinarritutako lanek. Poema sinfonikoa landu zuten musikagile ospetsuak izan dira Smetana, Borodin, Saint-Saëns, Sibelius, Respighi, Grofe, E. Bloch, eta R. Strauss.