Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pneumokoniosi

iz. Med. Hautsa edo bestelako partikula solidoak biriketan sartzearen ondoriozko eritasunen izen orokorra. Era askotako pneumokoniosiak dira, eta arnasketaren bidez biriketan sarturiko gaiaren arabera sailkatzen dira: silikosia (silizea); beriliosia (berilioa); bisinosia (kotoia); asbestosia (amiantoa); antrakosia (ikatza), etab. Hautsa, biriketara sartuz gero, albeoloetaraino doa eta fibrosia eragiten du. Horren ondorioz, estuagotzen da bronkioen eta odol hodien irekigunea, eta zirkulazioa eta arnasketa zailago bilakatzen.