plektomizeto
izond. Bot. Askomizetoen klaseko talde berezi bateko onddo motez esaten da. Onddo periteziodunak dira, askoak edo espora-zorro itxiak dituztenak alegia. Bi ordena biltzen dira plektomizetoen baitan: eurotialak eta erisifalak. Eurotialek errosario modura antolatuak dituzte esporak, eta erisifalek berriz piku-ale baten itxurako zorroan kokatuak dituzte. Plektomizetoen taldeko onddo motarik ezagunenak Penicillium generokoak, zenbait gaztaren urdina eragiteko eta antibiotikoak egiteko erabiltzen direnak, eta trichophyton izeneko mota, zenbait animaliatan eta gizonaregan azaleko eritasun bat eragiten duena, dira.