Plaza Montero, Daniel
Katalan atleta (Bartzelona, 1966). Gehieneko erresistentziako proban espezializatua dago. Besteak beste, Espainiako txapeldun izan zen 1986an 20 km-ko martxan; Europako Txapelketan 1990ean eta Mediterraneoko Jokoetan 1991n, zilarrezko domina eskuratu zuen. 1992an Atletismoko Katalan Federazioak urteko atleta hoberena izendatu zuen. Urte berean, Bartzelonako Olinpiar Jokoetan, urrezko domina lortu zuen. Atlantako Olinpiar Jokoetan hamaikagarren geratu zen 20 km-ko martxan.
- Plavsic, Biljana
- Play, Frédéric Le
- play-back
- play-boy
- Plaza Gorria
- Plaza Montero, Daniel
- Plaza, Galo
- Plaza
- plaza
- plazagizon
- Plazaola Artola, Juan