Play, Frédéric Le
Ingeniari, ekonomialari eta soziologo frantsesa (La Rivière Saint-Sauveur, Calvados, 1806 - Paris, 1882). Eskola Potiteknikoan ikasi zuen eta Meatze Eskolan irakatsi zuen. Politikan esku hartu zuen: Estatuko Kontseiluko kide (1855), senadore (1867-1870). Comte-rekin eta Spencer-ekin batera soziologiaren sortzailetzat hartua izan da eta zientzia honen barne, metodo monografikoarena. Joera kontserbardorekoa zen; katolizismo sozialaren eragile nagusia izan zen, eta aldarrikatzen zuen gizartearen erreformari begira jabeen, patroien eta familiako gurasoen aginpidea berresten zuen. Ideia horiek eragin handia izan zuten XIX. mendearen bigarren erdialdeko patroien higikunde sozialaren baitan (paternalismoa). La Réforme sociale (1864, Gizarte erreforma) da Play-ren obra nagusia; bertan sozialismoaren eta liberal baikorren aurkako agertzen da.
- plaust
- plausta
- plaustada
- Plauto
- Plavsic, Biljana
- Play, Frédéric Le
- play-back
- play-boy
- Plaza Gorria
- Plaza Montero, Daniel
- Plaza, Galo