Plath, Silvia
Estatu Batuetako poeta eta eleberrigilea (Boston, 1932 - Londres, 1963). Zortzi urte zituenean argitaratu zuen bere lehen poema eta sari ugari eskuratu zituen artean haurra zela. Cambridgeko unibertsitatean irakaslea izan zen, eta bertan ezkondu zen Ted Hughes poetarekin. Silviaren poemek, irudi zorrotzak, sarritan bortitzak, dituzte ezaugarri nagusitzat. Lan nagusiak: The Colossus (1960, poemak), The Bell Jar (1963, eleberri autobiografikoa), Ariel (1965ean argitaratua, poema bilduma), Crossing the Water (1971n argitaratua, poema bilduma), Johnny Panic and the Bible of Dreams (1977, kontakizun laburrak; Johnny Panic eta ametsetako Biblia). Bere buruaz beste egin zuen Londresen 31 urte zituenean.
- Platea
- platelminto
- plater
- plateresko
- platerkada
- Plath, Silvia
- Platini, Michel
- platino
- platirrino
- plato
- Platon