Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

platino

iz. Gai bakuna, zilarraren koloreko metal baliotsua, oso astuna eta gogorra, 1773 °C-tan urtzen dena (Pt; at.-z. 78; at.-m. 195,09). Hego Ameriketako hondar urretsuetan aurkitu zen lehen aldiz 1735ean. Kolore zuri, zilar antzekoa du, oso haritsua da, ongi irauten du oxidatu gabe eta ez da urtzen azido mineraletan eta inorganikoetan, baina bai azido klorhidrikoak eta azido nitrikoak 3:1 proportzioan nahastuta eratzen duten aqua regia izeneko erreaktiboan. Alkali urtuek ere erasotzen dute, eta berotua dagoenean hidrogeno asko xurgatzen du. Metalen artean pisu espezifikoa handienetakoa du (21,45 g/cm3), eta urtzeko tenperatura ere oso garaia du (1769 °C). Haren  mineralak aqua regia-n urtuz, platinoa amonio kloruroarekin bakartuz lortzen da platino aparra. Hauts, hari, kristal, eta xafla gisa saltzen da. Hauts gisa oso erreaktiboa da, eta katalizatzaile gisa erabiltzen da azido nitrikoa, azido sulfurikoa, oktano indize gorako gasolinak eta beste zenbait gai egiteko. Baditu beste erabilera batzuk ere: laborategirako tresneria eta bitxiak eta apaingarriak egiteko, odontologian, tresna elektrikoak egiteko, tenperatura handiko labeak indartzeko eta abar. Oso metal garestia da.