Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

plantain

iz. Sin. zain-belar. Belar landarea; egoskinak sendagintzan erabiltzen ziren (Plantago maior etab).  v Plantaina edo plantain handia (Plantago major). Arrautza egiturako hosto zabalak, iledunak edo ilegabeak, eta kolorez berde ilunak dituena. Zain-belarra eta plantain-belarra izenez ere ezagutzen da. Lore hori berdaxkak izaten ditu, buruxka luzetan elkartuak. Belardietan, bide bazterretan eta landu gabeko soroetan hazten da batez ere. Eztula eta oro har eztarriko eritasunetatik sendatzeko erabili izan da herri sendagintzan.  v Ezpata-plantaina (Plantago lanceolata). Ardatzaren itxurako hosto luzaran iledunak, gainetik berde ilunak eta azpitik zurixkak dituena. Zain-belar izenaz ere ezagutzen da. Loreak buruxkan bilduak eta oso txorten-luzeak izaten ditu. Europan eta Asian dago batez ere zabaldua. Belardietan eta landu gabeko soroetan hazten da.