Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

plano

iz. Gainalde laua. || Hiri, eraikuntza… baten adierazpen grafikoa, proiekzio horizontalean egina. || Zineman eta argazkigintzan, objektiboaren eta hartu nahi den irudiaren arteko distantziak eta irudi horren edukiak (objektuen dimentsioak) definitutako irudia (argazkia) edo irudi segida (zinema).  v  Geom. Bi puntu edozeinen arteko lerro zuzena bere baitan duen gainaldea. Koordenatu kartesiar elkarzutetan ax + by + cz + d = 0 forma duen ekuazio lineala betetzen duen leku geometrikoa, bertan a, b, c, eta d konstanteak, zero izan ezik, edozein balio hartzen duten planoarekiko normala den norabidearen norabide koefizienteak direla. Bi plano zutak dira elkarrekiko beren konstanteek erlazio hauek betetzen dituztenean: aa’ + bb’ + cc’=0. Bi plano paraleloak dira berriz koefizienteek a/a’ = b/b’= c/c’ betetzen badute.  v  Planoaren bektore ekuazioak. Hiru dimentsioko espazioaren planoko P puntu guztiak (P - a) n=0 gisako bektore ekuazioaz adierazten dituen adierazpena, a planoko den A puntuaren posizio bektorea etanberriz planoarekiko normala den bektorea direlarik. Pn= konstantea gisa ere adierazten da batzuetan. P puntua haren x, y, z osagaiez; a bektorea x1, y1, z1, osagaiez etanbektorea l, m, n, osagaiez ordezkatzen direnean, ekuazioaren lehen formak adierazpen hau hartzen du:


bigarren forma berriz lx + my + nz = konstantea gisako ekuazio lineal estandar bilakatzen da.  v  Plano normala. Kurba jakin bateko puntu bati buruzko ukitzaileari elkarzuta den planoa.  v  Plano ukitzailea. Kurba jakin bateko puntu bati buruz ukitzailea den zuzena duen planoa.  v  Plano makurra. Fis. Horizontalarekin a angelu jakin bat eratzen duena, gorputzak erraz jasotzeko erabiltzen dena. Gorputzaren masa m bada, eta marruskadura indarrik ez bada, gorputz hori planoan zehar jasotzeko egin behar den indarrik txikiena m.g sin a da, bertan g grabitatearen azelerazioa delarik.