Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Plantagenet

1145-1485 urteetan Ingalaterran agindu zuen errege dinastia. Hamalau errege-erregina eman zituen, haietako sei Lancaster eta York etxeetakoak. Godofredo V.aren eta Henrike I.aren alaba zen Matilde enperadorearen seme izan zen Henrike II.arekin hasi zen dinastia. 1485. urtean bukatu zen Rikardo III.aren heriotzarekin.