Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

planeta

iz. Eguzki sistemako argizagi nagusia, Eguzkiaren inguruan harengandik beti distantzia bertsuan dagoela biratzen dena.  v  Astr. Eguzkiaren inguruan biraka ari diren bederatzi planeta ezagunak hauek dira, hurbilenekotik hasiz: Merkurio, Artizarra, Lurra, Marte, Jupiter, Saturno, Urano, Neptuno eta Pluton. Aurreneko lauek planeta lurtar izena hartzen dute; Jupiter, Saturno, Neptuno eta Urano, berriz, planeta erraldoiak deitzen dira. Planetak bi higidura nagusiren mendean daude, errotazio higiduraren eta translazio higiduraren mendean alegia. Planetak itxuraz ekialderantz egiten dute translazio mugimenduaz, eguzkiaren inguruan biratzen dutenean alegia. Ardatzari buruz egiten duten higidura, berriz, erlojuaren orratzek dutenaren kontra egiten dute.