Pizzeti, Ildebrando
Italiar musikagilea (Parma, 1880 - Erroma, 1968). Tebaldiniren ikaslea izan zen Parmako kontserbatorioan (1895-1901). Garai hartan italiar musikak bizi zuen berrikuntza operara eraman zuen. 1908. urtea arte Parmako kontserbatorioko irakaslea izan zen; geroago Florentziako Cherubini institutuko zuzendaria (1917-1924); Milango kontserbatorioko zuzendaria (1924-1936), eta Erromako Santa Zezilia Akademiako konposizio irakasle eta geroago zuzendaria (1936-1960). Operak idatzi zituen, besteak beste: Fedra (1915), D’Annunzioren libretoarekin; Debora e Jaele (1922); Fra Gherardo (1928); Lo straniero (1930); Orsèolo (1935); Vanna Lupa (1949); Ifigenia (1950); Cagliostro (1953); La filia di Iorio (1954), D’ Annunzion oinarritua; Assassinio nella cattedrale (1958), T.S. Elioten oinarritua. Antzerkirako musika idatzi zuen; orkestrarako lanak; biolontxelo eta biolin kontzertua; korurako lanak; kamerako musika eta abestiak.
- piztitxo
- piztitzar
- piztu, pitz, pizten
- piztuera
- pizza
- Pizzeti, Ildebrando
- pizzicato
- Pla, Josefina
- Pla, Josep
- Plaa, Gabriel Leon
- Place, La