pizza
iz. Gari irinez egindako talo antzekoa, opil zapal batean oliba olioa, tomatea eta mozzarela gazta zabaldu eta labean egosiz prestatzen dena, jatorriz Napolikoa. Handik Italia osora zabaldu zen, eta zabaldu ahala sortu ziren aldakuntzak prestatzeko moduan; esate baterako pizza erromatarrak tomatearen ordez olibak eta tipula izaten ditu; pizza liguriarrak, berriz, antxoak, olibak eta tipula.