Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pizarro, Hernando

Espainiar konkistatzailea (Trujillo, 1478 - Trujillo, 1578). Gonzalo Pizarro Luzearen semea. Italian eta Nafarroan borrokatu zen aita bezala. 1530ean, bere anaia Franciscok Perura eraman zuen anaia Gonzalorekin eta Juanekin batera. Pizarro anaiek Atahualpa buruzagia hil eta haren altxor handiaz jabetu ondoren, Hernando Espainiara itzuli zen erregeari aberastasun hartatik zegokion bostena ematera. Atzera Perura itzuli zenean, Cuzco gobernatzeko kargua eman zioten Juan eta Gonzalo anaiekin batera. Almagroren etsai amorratua izan zen, eta hainbat liskarren ondorioz, Pizarro anaien eta Almagroren arteko gerra sortu zen 1538an. Salinasko guduaren ondoren, Almagro preso hartu eta hil zuten Hernandoren aginduz. 1539an, Espainiara itzuli zen eta Indietako kontseiluaren aginduz, preso egin zuten Almagro hiltzeagatik. Motako gazteluan gatibu egon zen 1560. urtea arte. Askatasuna eskuratu zuenean, Trujillora joan zen eta han hil zen.