pizido
izond. Zool. Piziformeen ordenako izen bereko familiako txoriez esaten da. 9-55 cm luze izan daitezke. Moko sendo luzea, egurra zulatzeko egokitua, eta mihi uzkurkorra dituzte. Lepoa ere luzea eta sendoa dute. Atzaparrak aldiz labur samarrak dituzte, zuhaitz-enborretan ibiltzeko moldatuak. Pizido gehienak kolore zuri-beltz, berdaxka, hori distiratsukoak dira. Habia egiteko zuhaitzak zulatzen dituzte, edo haiek duten zuloren bat egokitzen dute horretarako. Okilak dira familia honetako txoririk ezagunenak. Australian izan ezik mundu guztian daude zabalduak. Intsektuak eta fruituak jaten dituzte batez ere.