pitido
izond. Zool. Paseriformeen ordenako izen bereko familiako txoriez esaten da. Itxuraz antzeko samarrak dira pitido gehienak: neurriz 15-28 cm luze izaten dira, burua handia dute eta mokoa sendoa, lepo-isatsak laburrak dituzte, eta hankak berriz luzeak. Kolore argi distiratsukoak izaten dira. Bizitzaren parterik handiena lurrean ematen dute. Intsektuak eta harrak jaten dituzte batez ere. 26 pitido mota ezagutzen dira; ezagunenetako bat pita hego-urdina da. Afrikako erdialdean eta hegoaldean, Asiako hegoaldean eta Australian bizi dira.