Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pitekantropo

iz. Zool. Antzinako gizon mota, Homo erectus giza arrazakoa. Javako gizona ere deitu ohi zaio. Harria lantzen zekien eta taldean egiten zuen ehizan. Fosil gehienak Asian aurkitu dira, Javan, Borneon eta Txinan batez ere. Aztarna zaharrenak orain dela 1,5 milioi urte ingurukoak dira; badirudi orain dela 300.000 urte inguru galdu zela.