Piteas
(Gr. Pytheas). Greziar itsasgizona eta geografoa (Massalia, K.a. IV. m.). Bidaia batean Iberiar Penintsulako iparraldeko eta mendebaleko itsasertzak aurkitu zituen, eta Europako mendebaleko itsasertza lerro zuzenean luzatzen zelako ustea ustela zela jakinarazi zuen. Bretainiako kostaldeak ere ezagutu zituen eta Tile-ko uhartera iritsi zen (Islandia bide zen). Bidaia horren kronika idatzi zuen: Ozeanoaren deskribapena. Periplo kronika liburuan, bestalde, Itsaso Baltikoraino eta Tanais ibaiaren (Vistula ibaia, agian) bokaleraino iritsi zenekoa azaltzen du. Astronomian, Massaliako latitudea zehaztu zuen eta, dirudienez, itsasaldien eta Ilargiaren higiduraren artean dagoen harremana aurkitu zuen.