Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pitakos

Greziar politikaria (Lesbos, K.a. 650? - K.a. 570?). Lesbosko Melandro tiranoari aginpidea kentzeko matxinadan Alzeo olerkariaren anaien laguntzaile izan zen, baina geroago Alzeoren alderdiaren kontra matxinatu zen. Mitileneko herritarrek tirano hautatu zuten (598) baina handik hamar urtera bere kargua utzi zuen. Greziako zazpi jakitunetako bat da Pitakos; harenak omen diren sententzia politiko eta moral batzuk eta neurtitz liriko baten parte bat jaso zituen Diogene Laerziokoak.