Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pistatxondo

iz. Herrialde beroetako zuhaitza, 7-15 m luze egin daitekeena, pistatxoak ematen dituena (Pistacia vera). Enbor sendoa eta adaburu zabala ditu; hostoak berriz elkartuak, 3-5 orriz eratuak, arrautza egiturakoak eta kolorez berde ilunak. Loreak txikiak, kolorez arre gorrixkak eta mordoan antolatuak izaten ditu; dioikoak edo sexu arrekoa eta sexu emekoa oin banatan kokatuak egoten direnetakoak dira loreak. Berez Ekialde Hurbilekoa da, baina Mediterraneo itsasoaren hegoaldeko lurraldeetan eta Asiako hego-ekialdekoetan ere lantzen da gaur.