pistola
iz. Su arma motza, esku batez erabiltzen dena. v Pistolak, uste denez, XIV. mendean sortu ziren Italian. Bi mota nagusitan bereizten dira: errebolberrak eta pistola automatikoak. Errebolberrek balak gordetzeko zilindro jirakor bat izaten dute; antzinako errebolber motako pistoletan zilindroa eskuz mugitzen zen etenik gabe tiroak jaurtitzeko, egungoetan berriz zilindroa etenik gabe mugitzen da katua zapaltzerakoan. Pistola automatikoen mekanismoa berriz tiroa jaurtitzerakoan pistolak pairatzen duen indar atzerakorraz baliatzen da berriro kargatzeko.