Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pistoia

(It. Pistoria). Italiako erdialdeko hiria eta izen bereko herrialdeko (965 km2 eta 266.103) hiriburua, Toskanan, Apenino mendien oinetan, Ombrone Pistoiese ibaiaren ertzean. 91.993 biztanle (1983). Merkataritza eta industria (metalurgia, kimika industria, zapatagintza, ehungintza, zapatagintza, burdinbide gaiak) dira ekonomia jarduera nagusiak. Erdi Aroko monumentu ugari gorde ditu Pistoiako hiriak. Aipagarriak dira , besteak beste, XII. mendeko katedral erromanikoa, XIV. mendeko bataiategia, San Giovanni Fourcivitas eliza (XII-XIV. m.), Santa Maria della Grazie eliza (1469), San Andres eliza (XII. m.) eta Communale (XIII-XIV. m.), Pretorio (XIV. m.) edo Ospedale del Ceppo (XIII. m.) jauregiak.