Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pison

Erromako familia plebeioa.  v Kaio Kalpurnio Pison. Kontsul (K.a. 67) eta Galia Narbonensiseko kontsulorde izan zen.  v Luzio Kalpurnio Pison Kaesonino. Mazedoniako kontsulorde (K.a. 57) izan zen. Estatuari lapurreta egiteagatik kondenatu zuten, baina Zesarrek (bere suhiak) zigorra barkatu zion.  v Luzio Kalpurnio Pison Kaesonino. Aurrekoaren semea, kontsul (K.a. 14) eta Erromako prefektu (K.a. 15) izan zen Augustoren garaian.  v Kneo Kalpurnio Pison. (20. urtean hila). Siriako gobernari izan zen Tiberioren garaian. Germaniko pozoitu zuen enperadorearen aginduz, baina Agripinak salatu ondoren hil egin zuten.  v Kaio Kalpurnio Pison. (65. urtean hila). Kaligulak erbestera bidali zuen, baina Klaudioren garaian itzuli eta kontsul izan zen. Neron hiltzeko konspirazio bat antolatu zuen Luziano eta Senekarekin batera. Bare burua hil zuen konspirazioa ezagutu zenean.  v Luzio Kalpurnio Pison Luziano. (69. urtean hila) Galbaren ondorengo izendatu zuten, baina Otonen agindupeko pretoriarrek hil zuten.