Piscator, Erwin
Alemaniar antzerki zuzendaria (Ulm, 1893 - Starnberg, Bavaria, 1966). Unibertsitatean Arte dramatikoko ikasketak egin ondoren, antzezle eta zuzendari gisa lan egin zuen. Volksbühne antzokiko zuzendaria izan zen 1924. urteaz geroztik Berlinen. Ekintza politikotzat ulertzen zuen antzerkia. Berehala egin zen ezagun, M. Gorki sobietarraren eta Jaroslav Hasek txekiarraren obrak antzeztokirako egokitu zituenean batez ere. Filmez eta ikus-entzutezkoez baliatzen zen antzerkietan. Estatu Batuetara erbesteratu zen nazismoaren garaian eta New Yorkeko Gizarte Ikerketarako Institutu Berriko antzerki saileko lantegiaren zuzendaria izan zen (1939-1951). 1951. urtean itzuli zen Berlina eta Volksbühne antzokiaren zuzendaria izan zen berriro ere. Aipagarria da Peter Weiss bere herkidearen obrarako antolatu zuen muntaia: Die Ermittlung (Azterketa).