pirometria
iz. Teknol. Oso tenperatura beroak neurtzeko teknika. Oso tenperatura beroak neurtzeko, termometriak erabiltzen dituenak baino metodo bereziagoak behar dira erabili; isurkariek berotzean izaten dituzten dilatazioan oinarritzen diren teknikak erabiltzen ditu termometriak. Pirometriak erabiltzen dituenak, aldiz, fenomeno termoelektrikoetan, berotzen den gaiak igortzen duen argiaren, beroaren edo irraden energiaren neurketan eta abar oinarritzen dira.