Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pirolusita

iz. Miner. Manganeso dioxido naturala (MnO2). Altzairuaren kolore grisa eta metal distira du; arrasto beltz edo urdinxkak egiten ditu eta azido klorhidrikoan urtzen da. Bere pisu espezifikoa 4,7-4,9 g/cm3 tartean dago, eta gogortasuna Mohs-en eskalan 2 eta 2,5 tartean. Manganesoaren mineralik arruntena eta ugariena da. Sakontasun txikiko aintzira, itsaso eta zingiretan agertzen da. Manganesoa lortzeko lehengai gisa erabiltzen da, eta hori da pirolusitaren erabilera nagusia.