Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

piroforiko

izond. Airean bat-batean su hartzen duen gaiaz edo kolpeak hartzean txinpartak egiten dituenaz esaten da. Fosforoa, litio hidruroa, sodioa eta potasioa, adibidez, gai piroforikoak dira, aire hezeetan berez erretzen baitira. Gai hauek gas geldoa duen atmosferan edo kerosenotan gorde behar dira. Aleazio batzuk (burdina, barioa, mischmetala…) piroforiko deitzen dira igurtzi txiki batez txinpartak igortzen dituztelako. Pizgailuetako harriak egiteko erabiltzen den burdinaren eta zerioaren aleazioa (ferrozerioa), adibidez, aleazio piroforikoa da.